ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Koldo Martinez izango da Geroa Bai-ko zerrendaburu Espainiako Kongresurako bozetan

Koalizioko Kontseilu Nagusiak berretsi du Martinezen hautagaitza. Espainiako Gobernuak iragarri zuenez, ziurrenik abenduaren 20an izango dira bozak.

Koldo Martinez, Nafarroako Parlamentuan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 26a
01:42
Entzun

Foru hauteskundeen ondoren, Uxue Barkosek uko egin zion diputatu karguari, eta, geroztik, Bixente Serrano Izkok hartu du haren tokia. Hala ere, hurrengo hauteskundeei begira Geroa Bairen batzorde iraunkorrak irailaren 1ean hautagaitzak aurkezteko epea ireki zuen. Martinez izan zen bakarra, eta beharrezko abalak izanda, haren hautagaitza berretsi zuen aho batez batzorde iraunkorrak.

Geroa Baik Atarrabian egin du kontseilu nagusia, eta han egin du ofizial Zabaltzen taldeko kidearen izendapena. Espainiako Gorteetako hauteskundeetara aurkeztuko duen programa prestatzeko lanak ere hasi ditu koalizioak. Urrian onduko du programa, eta azaroan onartuko du kontseilu nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.