Presoak

Koldo Mitxelena lezoarra aske utzi dute Port Bouko mugan

Koldo Mitxelena Lezoko (Gipuzkoa) presoa gaur arratsaldeko 15:30ean utzi du aske Frantziako Poliziak Port Bouko mugan, Katalunian. Mitxelenak bi urte eta zazpi hilabete eman ditu preso Frantzian –2001eko martxoan atxilotu zuten–, eta azken hilabetea gose greban egon da balizko entrega hori salatzeko. Askatasunak jakinarazi duenez, hamabost kilo galdu ditu Mitxelenak eta oso ahulduta iritsi da mugara.

2003ko urriaren 21a
20:33
Entzun
Port Bouko mugan senitartekoak zituen zain Mitxelenak, eta horiei babesa ematen Alderdi Komunista frantziarreko ordezkaritza bat egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.