Kolonbiak eta FARCek borondate onarekin ekin diete Norvegiako elkarrizketei

2012ko urriaren 18a
16:41
Entzun

Kolonbiako Gobernuaren negoziazio taldeko buru Humberto de la Callek FARCi esan dio bi parteek egin behar dutela gatazka amaitzeko "ahalegina". "Errespetua" eta "diskrezioa" eskatu ditu, "akordio eraginkorra" lortzeko. Hurdalen (Norvegia) mintzatu da De la Calle Kolonbiako presidenteorde ohia, gobernuaren eta gerrillaren arteko bake elkarrizketen hasieran.

FARCeko negoziazioburu Luciano Marin Arango Ivan Marquez-ek azaldu du "bakearen amets kolektiboa" dutela. "Gure helburua, elkarrizketa bidez bakea justizia sozialarekin bilatzea da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.