Kolonbiako presidentegai bati lapurreta egin diote Bilbon, parkean lo zela

Sergio Fajardo Hiritar Konpromisoa taldeko buruak berak kontatu du pasadizoa. "Nire herrialdean zaila zait hori egitea eta, kanpoan naizenean, plazera da". Poltsikoko telefonoak ostu dizkiote.

2009ko irailaren 10a
14:30
Entzun
Imajinatzen herrialde ezagun bateko presidentegai bat parkean lo zapo? Halaxe egon zen atzo Sergio Fajardo Kolonbiako presidentegaia Bilboko parke publiko batean, gaur berak jakinarazi duenez. Eta lapurreta egin zioten -poltsikoko telefonoak-.

"Parkeren batera joan eta lo egitea gustatzen zait", kontatu du Fajardok berak Madrilen, Amerikako Etxeak antolatutako hitzaldian. "Nire herrialdean zaila zait hori egitea eta, kanpoan naizenean, plazera da". Emaztea erosketak egiten zela joan zen hura parkera lo kuluxka botatzera. Ondoan utzi zituen telefonoak, eta batere ez zuen esnatzean.

Hiritar Konpromisoa taldeko burua da, eta Kolonbiako 2010eko presidentzia hauteskundeetara aurkeztuko da. Medellingo alkate izana da; herrialdeko bigarren hiri jendetsuena da Medellinen, eta Fajardo Alianza Sozial Indigenako buru bezala aurkeztu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.