Batera-ren manifestazioa

"Kolore politiko anitzeko" manifestazio jendetsu eta alaia egin dute Baionan, Bateraren aldarrikapenekin bat eginez

'Euskal Departamendua, Euskararen Koofizialtasuna, Laborantza Ganbera eta Unibertsitatea'. Lau aldarrikapen horiek aurrean hartuta abiatu da gaur arratsaldeko lauak paseak zirela Baionako tren geltokitik Batera ekimenak deitutako manifestazioa. Jende ugari hurbildu da Lapurdiko hiriburuko karrikak zeharkatzera, tartean, kolore politiko anitzeko alderdietako kideak: Joseba Egibar (EAJ), Joseba Permach (Batasuna), Patxi Zabaleta (Aralar), Abertzaleen Batasuneko ordezkari ugari, berdeak, UDFkoak eta beste hainbat gizarte eragiletako kideak, besteen artean. Arratsaldeko sei eta erdietan amaitu da ibilaldia, eta ekitaldiko komunikatua irakurri ondoren, eztabaidarako proposatzen dituzten ildo estrategikoen berri ematen zuen afixa banatu dute.

2003ko urriaren 11
18:57
Entzun
Batera plataformak Euskal Departamendua, Euskararen Koofizialtasuna, Laborantza Ganbera eta Unibertsitatea aldarrikatzeko antolatu duen manifestazio honetarako hainbat eragilek eman dute atxekimendua, eta begirune horren ondorioz, Baionako kaleak gainezka egon dira. Musika eta kantu artean ari dira egiten ibilbidea, eta seirak eta laurdean aldera iritsi dira Saint Andre plazara ekitaldi politikoa egiteko. Ondoren, herri jaia izango da bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.