Oso entzierro azkarra izan da, horregatik adarkadak baina kolpeak eta erorketa izan dira nagusi. Hala ere, zezenek doi doi ukitu dituzte hainbat gazte eta sei lagun eraman dituzte erietxera.
Hiru lagun Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Santo Domingoko aldapan burezurreko trauma arina izan du batek, kolpe ugari beste batek Mercadereseko gunean eta azkenik buruezurreko traumarekin hirugarrena ere erietxean dago behaketa pean.
Beste hiruak, Bideko Ama Birginaren erietxeanm artatu dituzte. Zezen plazako sarreran aurpegiko traumatismoa izan duen Torontoko (Kanada) gazte bat, eta kolpe ugari izan dituzten beste bi korrikalari.
Sanferminak
Kolpe ugari baina adarkadarik ez aurtengo azken entzierroan
Gaurkoa ere entzierro azkarra izan da, bi minutu eta 20 segundotan egin dute bidea Victorino Martin ganadutegiko zezenek. Aurtengo azken entzierroa izan da eta kolpeak ugariak izan badira ere, adarkadarik bat ere ez. Sei lagun eraman dituzte erietxera zezenek doi doi ukitu dituztelako edota izan dituzten kolpeengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu