Segiko kide direlakoan Fernando Grande-Marlaska epaileak aste honetan espetxeratutako sei gazteek torturatuak izan direla salatu dute. "Tratu oso txarra" salatu zuten deklaratzera joan zirenean, eta orain jakin da kolpe asko jaso zituztela, eta zenbait kasuetan poltsa ere jarri zietela arnasik gabe utziz. Gainera, bi neskak sexualki jazarriak izan direla salatu dute, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez: biluztu egin zituztela eta ukimenak jasan zituztela gaineratu du.
Psikologikoki ere inkomunikazio aldian tratua "oso gogorra" izan dela salatu dute seiek, eta "etengabeko irainak, presioak eta mehatxuak" jaso dituztela salatu. "Tortura eta tratu txar hauen helburua bai deklarazio polizialetan, bai epailearen aurreko deklarazioetan Segi gazte erakundeko kide zirela esatea izan da, baita gazte gehiago inkulpatzea ere", esan dute sei gazteek AAMak jakinarazi duenez.
TORTURAK
Kolpeak, poltsa eta jazarpen sexuala salatu dituzte aste honetan espetxeratutako sei gazteek
Psikologikoki ere tratua "oso gogorra" izan dela adierazi dute, Segiko kide zirela esan arazi "eta gazte gehiago inkulpatzea" helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu