Juanjo Agirrezabala EH BIlduko kidearentzat "urratsak egiten jarraitzeko borondatea" erakusten du ETAk komunikatuan. Uste du erakundeak "luze" daramala "estatuei eskua zabaltzen, bake bidean sar daitezen", erantzunik jaso gabe. "Ez da bidezkoa atea ixtea jarrera horri". Bere ustez, estatuen "arduragabekeria" erakusten du, eta galdera egin beharko litzateke "batzuk lehengo egoeran jarraitu nahiko" luketen. "Denok" baliatu beharko lukete egoera berria, eta "onartezina" iruditzen zaio "Madrilen inmobilismo eta jarrera tematia".
Komunikatuak "bakeari eskua zabaltzen dio, desarmeari", EH Bilduren iritziz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu