Euskal presoak

Komunikazio greban dira euskal presoak

Euskal presoen kolektiboko kideak komunikazio greban dira asteburu honetan. Hain zuzen ere, Espainiako eta Frantziako gobernuen sakabaneta politika, eta haren ondorioz beren senide eta lagunek egin behar izaten dituzten bidaia luzeak salatzeko, ez dute bisitarik hartuko asteburu honetan. Presoekin bat eginez, auto karabanak eta bestelako ekitaldiak antolatu dira Euskal Herri guztian. Dena den, ekitaldi nagusia Lasarten (Gipuzkoa) egingo da gaur arratsaldean.

2003ko urriaren 4a
18:09
Entzun
18:30etan hasiko da Lasarteko ekitaldia, Aldatza plazan. Presoen senideen Etxerat elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, familiartekoek sakabanaketaren ondorioz jasaten dituzten gorabeheren lekukotasunak izango dira ekitaldiaren muina.

Izan ere, presoen senide eta lagunek ehunka kilometrotako bidaiak egin behar izan dituzte asteburuerohaiek bisitatzeko, eta behin baino gehiagotan hil dira presoen senide eta lagunak bisita horiek egitera zihoazela errepide istripuetan. Komunikazio greba dela eta, "asteburu honetan ez dela inor hilko" aldarrikatu dute presoek.

Nolanahi ere, ez da Lasarteko hori izango salaketa ekintza bakarra. Aitzitik, tokian tokiko ekitaldiak daude antolatuta Euskal Herriko hainbat lekutan, eta, gainera, auto karabanak eratu dira hainbat puntutan Lasarteraino joateko.

Baionan, esate baterako, eguerdiko 13:30etan abiatuko da auto karabana bat, eta saltokihandietan zein industri guneetan presoen egoera salatzen duten orriak banatuko dituzte. Gero, Lasartera abiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.