Espainiako konstituzioaren erreforma

Kongresuak PP, PSOE eta UPNren botoekin onartu du erreforma

UPyD eta CCk aurka bozkatu dute, eta baita PSOEko bi diputatuk ere; ERC, BNG, IU eta NaBai parlamentutik irten dira botazioko garaian. EAJ eta CiUk ez dute alde egin baina ez dute botazioan parte hartu. Orain, Senatuak onartu behar du erreforma.

2011ko irailaren 2a
13:18
Entzun

Espainiako Kongresuak PP, PSOE eta UPNren botoekin onartu du Konstituzioaren erreforma, alde 316 boto eta kontrako 6 izan ditu.  ERC, BNG, IU eta NaBai parlamentutik irten dira botazioko garaian; EAJ eta CiUk ere ez dute botazioan parte hartu. UPyD eta CCk aurka bokatu dute, eta baita PSOEko bi diputatuk ere.

Osoko bilkura hasi aurretik, Kongresuko Mahaiak atzera bota du EAJk bere zuzenketa Kongresuko osoko bilkuran eztabaidatua izateko eskatzen zuen argudiatzea.

Atzo jeltzaleek zuzenketa aurkeztu zuten autodeterminazio eskubidea Konstituzioaren erreformaren baitan sartu zedin. Kongresuko mahaian, ordea, atzera bota zuen zuzenketa Espainiako Konstituzioan aldatu nahi duten artikuluari erreferentzia egiten ez diola argudiatuta.

Kongresuak zuzenketa atzera bota zuela-eta EAJk argudiatzea aurkeztu zuen zuzenketa hori bera gaur egiten ari diren osoko bilkuran eztabaidatua izan zedin. Gaur goizean, ordea, hau ere atzera bota du Kongresuko Mahaiak.

EAJren argudiatzeaz gain, ERC, IU, Nafarroa Bai, UPyD eta BNGk aurkeztutako beste zuzenketa eta argudiatze batzuk ere bota ditu atzera Kongresuak.

Gaur amaituko du Kongresuak Konstituzioaren erreformaren tramitazioa, hurrengo urratsa Senatuaren oniritzia jasotzea izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.