Espainiako Estatutik kanpo bizi diren nafarrek emandako botoen zenbaketak ez ditu aldarazi igandeko hauteskundeen emaitzak, eta, hortaz, Geroa Bai koalizioak eutsi egin dio boto gutxiren aldearekin dantzan zebilen Espainiako Kongresuko Nafarroako bosgarren eserlekuari.
Uste zen bezala, Uxue Barkos berriz ere diputatu izango da Espainiako Kongresuan; aurreko bi legealdietan Nafarroa Bairen ahotsa izan da, eta hurrengo lau urteetan Geroa Bairena izango da.
Hamazazpi mila nafarretik gora dira Estatutik kanpo bizi eta botoa emateko eskubidea dutenak. Horietatik 893k baino ez zuten botoa eman, eta UPN-PPk 1.200 botoren aldea atera behar zion Geroa Bairi boto-emaile horien artean. Azkenean, 398 boto lortu zituen UPN-PPk; PSNk 258 boto lortu zituen; Amaiurrek 74, eta Geroa Baik 50.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Kongresuko eserlekuari eutsi dio Geroa Baik amaierako boto zenbaketan
Espainiako estatutik kanpo bizi diren nafarren botoek ez zituzten aldarazi igandeko emaitzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu