Konponbide integralaren aurkako jo ditu atxiloketak Batasunak

PPk eta PSE-EEk txalotu egin dute Poliziaren lana, eta EAJk esan du «normala» dela «hiltzaileak» atxilotzea

Erredakzioa
2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Atxiloketen inguruko balorazio desberdinak egin dituzte alderdi politikoek. Batasunak «gatazkaren konponbide integralaren kontrako» jo ditu, eta Frantziako Estatuari egotzi dio «Aieteko bake konferentzia burutu zenetik hari muzin eginez errepresioarekin jarraitzea». Gipuzkoako Diputazioak ere gisa berean hitz egin du: «Espainiako eta Frantziako estatuek ez dute oraindik gatazka konpontzeko jarrera». Euskal Herriko gatazkaren konponbide integralaren aldeko mugimenduak konponbidearen alde ez egitea ere egotzi die estatuei: «Errepresio mota guztiak bertan behera uztera behartu behar ditugu, aterabide politiko batean parte hartzera behartuz».

EAJren BBBko buru Andoni Ortuzarrek, bestalde, «normaltzat» jo du «hilketak egin dituztenak» atxilotzea. Hala ere, epaiketa justua eskatu du, eta atxilotuei egozten zaizkien delituak frogatu egin behar direla dio.

Erabat jarrera ezberdina izan dute PPk, PSE-EEk eta Eusko Jaurlaritzak. Atxiloketena «berri ona» dela esan, eta Poliziaren lana txalotu dute. Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiak polizien elkarlanaren adibidetzat jo ditu. «Poliziak funtzionatzen» jarraitzen duela eta «justizia» egingo dela nabarmendu du PSE-EEk. Eta PPk azpimarratu du Espainiako Gobernuak ETA desegitea lortuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.