Konpobidea sustatzeko batzordea

Konponbidea lantzeko prozesuaren garapena bere gain hartu du Hitzarmenerako Mahaiak

Konponbidea Sustatzeko Batzordeak azaldu duenez, Hitzarmenerako Mahaiak bere gain hartu du konponbidea landuko duen prozesu demokratiko baten garapena; prozesu hori diseinatzeko eta osatzeko garaian "eragile politiko guztien" ekarpenak aintzat hartuko dituzte; eta, prozesu hori eragile guztien artean adostua eta herritarrek babestu eta bozkatua izango dela diote.

2005eko maiatzaren 13a
17:13
Entzun
Prozesuan parte hartzeko "erantzukizuna eta konpromisoa" eskatu die Hitzarmenerako Mahaiak eragile politiko eta sozialei. Hala azaldu dute prentsaurrekoan Martin Aranburuk, eta Itziar Fernandezek.

Hurrengo hilabeteetan interlokuzio fase berri bat irekiko dute, Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu ez duten eragileei hitzarmena prozesua aurkezteko. Horretarako, aldebiko harremanak landuko dituzte, eta gero, aldebiko harremanak izatera ukatu diren PP eta UPNrekin saiatuko dira. Nazioarte mailan, Europako Legebiltzarkideekin harremanak landuko dituztela ere badiote.

Ondokoek osatuko dute mahaia: Pernando Barrena (Batasuna), Begoña Lasagabaster (EA), Juan Mari Elexpuru (Aralar), Mertxe Colina (AB), Joxe Iriarte (Zutik),Antton Gomez (ANV), ELA (ordezkaria izendatzeko), Txutxi Ariznabarreta (LAB), Itziar Fernandez, Koldo Tellitu eta Mixel Etxeberri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.