Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten talde abertzaleen arteko foroa sortzeko asmoaren berri eman du gaur ERC Kataluniako alderdiak. PPri eta PSOEri bakearen alde egitea "exijitzea" izango du helburu Foro horrek. Izan ere, egoera "blokeatuta" dagoela iritzi diote.
Foro horretan CiU, EAJ, EA eta BNG egongo lirateke. "Bake iraunkorraren bidean joango diren irizpideak" zehazteko lana egitea elkarri zein PPri eta PSOEri exijitzea izango da haien lana.
Joan zen astean beste prentsaurreko bat eman zuen ERCk, eta orduan, Batasuna esandakoak ere aintzat hartzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari, gatazkaren parte direnez haiek esaten dutena ere garrantzitsua dela iritzita.
Politika
Konponbidearen alde pausoak emateko eskatu dio ERCk Espainiako Gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu