baketzea
Konponbidearen aldeko manifestazioa egingo da apirilaren 1ean
=iKonponbide garaia da. Euskal Herria. Erabakia. Adostasuna.=i lelopean datorren apirilaren 1ean Bilbon egingo den manifestazioa aurkeztuko dute bihar Iruñean Euskal Herriko alderdi eta sindikatu ezberdinetako ordezkariek. Manifestazioaren deitzaileen artean gehiengo sindikalarekin batera Batasuna, Aralar, EA, AB, Zutik eta EAE-ANV alderdiak daude.
Iruñeko Tres Reyes hotelean aurkeztuko dute bihar manifestazioa. Bertan izango dira, bestek beste, Begoña Errazti, Pernando Barrena, Jose Elorrieta, Rafa Diez, Ainhoa Beola, Mertxe Colina, Anjel Abalde, Unzalu Salterain, Panpi Sainte-Marie, Belen Arrondo, Modesto Garcia, Kepa Bereziartua eta Joxe Iriarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu