Konponbidearen aldeko manifestazioan izanen dira Martin eta Esparza

Haien aurkako euroagindua onarturik, Espainiaratuak izateko mehatxupean bizi dira bi militanteak

Erredakzioa
Baiona
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Aurore Martin Batasuneko militanteak eta Josu Esparza Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak parte hartuko dute gatazka politikoaren aterabide demokratikoa aldarrikatzeko Baionan eginen den manifestazioan. Espainiaratuak izateko arriskuan direla, Esparza gorderik da, eta Martin «gorderik ez, baina arreta handi eginez» bizi da.

Atzo Sud Ouest egunkariari egin elkarrizketan adierazi zuen hori Martinek. «Urteko hitzordua» dela erranik, «herritar eta militante gisa» manifestazioan egon «betebeharra» dutela uste du Batasuneko kideak.

Baionan eginen dute manifestazioa, abenduaren 10ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.