"Konpondu beharrekoa konpontzeko" eskatuko die Milakabilakak politikari eta eragileei

Bilboko Areatzako zubitik larunbat arratsaldeko bostetan abiatuko da ekimen horrek antolatutako manifestazioa. Batzuek ibaiatik egingo dute ibilbidea, arraunean, Guggenheimeraino.

2007ko otsailaren 1a
16:41
Entzun
Elkarrizketa. Errespetua Euskal Herriari. Bakea lelopean manifestazioa egingo da larunbatean Bilbon, Milakabilaka ekimenak antolatuta. Behin eta berriz esan dute ez ohiko manifestazioa egin nahi dutela, eta betetzeko bidean dira.

Ibilbidea Areatzako zubitik Guggenheim museoa bitartekoa izango da, eta manifestari gehienek oinez egiten duten bitartean, batzuek ibaian behera egingo dute, arraunean.

Sonia Gonzalez idazleak, Xabier Amuriza bertsolariak eta Ziortza Amestoy sindikalistak eman dituzte xeheatasun horiek, ekimeneko kideen izenean.

Horrez gain, ekimena inoren menpeko izan ez dadin dirua ateratzeko pinak salduko dituztela agertu dute, eta goizeko 11:00etatik martxan izango dela ekimenarekin norberaren argazkiaren bidez bat-egiteko erretratuak ateratzeko postua, Areatzan.

Manifestazioaren bidez zein mezu helarazi nahi duten ere azaldu dute: "konpondu beharrekoa konpontzeko" eskatu nahi dietela politikari eta eragileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.