Errepideak
Konpondu dituzte A-63 autobidean istripu handi baten ondorioz sortu diren trafiko arazoak
Istripua handia gertatu da gaur goizeko 08:30etan Lapurdin, A-63 autopistan, Miarritze parean: txingorraren ondorioz, 23 autok eta bost kamioik elkar jo dute, eta autopista itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan. Sei lagun zauritu dira ezbeharrean, haietako bat larri. Halaber, auto ilara handiak sortu dira: Lapurditik Gipuzkoara noranzkoan 5-6 kilometro ingurukoak, eta Gipuzkoatik Lapurdirakoan 3 bat kilometrokoak. Dena den, arazo horiek konpondu dituzte dagoeneko.
Halaber, ekaitzaren eta hotz boladaren ondorioz, Euskal Herriko errepideetan arazoak egon daitezkeela aurreikusten dute babes zibileko arduradunek. Orain arte, ordea, ez da ohikotik kanpoko problemarik sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu