gazteen epaiketa

Konpromiso bateratua epaiketa politikoen aurka

Herritarron Adierazpena aurkeztu dute Gernikako Astra kultur zentroan.

Epaiketa politikoen aurkako ekitaldia, Gernikan. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 14a
09:55
Entzun

Laranjaz koloreztatu dituzte asteburuan Euskal Herriko herri eta hiriak, epaiketa politikoen aurka eta eskubide zibil eta politikoen alde. Atzo ere halakoxea bilakatu zen Gernikako Astra kultur zentroa. Josu Camara aktoreak ekitaldi hasieran esan zuenez, "libre hitzak kolore laranja du", eta kolore hori "distira biziz" hedatzen ari da.

Herritarron Adierazpena aurkeztu zuten ekitaldian. Horretan, askotariko konpromisoak hartu dituzte hainbat herritar eta eragilek. Eleak mugimenduak, esaterako, desobedientziaren aldeko konpromisoa hartu zuen; aurretik epaitu eta absolbitutako berrogei gazteek, berriz, epaiketaren kostu ekonomikoari aurre egiteko konpromisoa. Guztiek bat egin zuten epaiketa politikoen aurka. Sinadura bilketa hasiko dute, atxikimendu gehiago lortzeko.

"28 gazte hauek ere libre nahi ditugu", adierazi zuten ekitaldi amaieran. Irailaren 22tik aurrera epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Segiko kide izatea egotzita.

Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariak ere Astran izan ziren; bertaratutakoek babesa adierazi zieten. Gaur epaitegira joan behar dute jakinarazpen bat jasotzera, eta, Grebalariak Aske plataformak jakin ahal izan duenez, irailaren 22tik aurrera hamar eguneko epea izango dute espetxera joateko. Bilbon manifestazioa egingo dute gaur, Done Petri plazatik abiatuta, 19:00etan.

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra jarri diete Telletxea eta Martinezi, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana egotzita.

Bideoa: Astrako ekitaldiko irudiak (Erre Harria):

[youtube]http://youtu.be/eHhoOQa7qbs[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.