Hain justu, atzo bete ziren bi urte ezker abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzaren aurkako polizia operazioa egin zutela. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen. Operazio haren ondorioz, zortzi pertsona atxilotu eta espetxeratzeko agindu zuen epaileak, eta Udalbiltza bera legez kanpo utzi zuten. Atxilotuei AuB eta herri plataformen sustatzaile izatea egotzi zien, eta ETAkoak izatea. Gaur egun denak aske daude, epaiketaren zain.
Ikus-entzunezko batek eramango du Irunen egingo den ekitaldiaren haria. Udalbiltza 1999an sortu zenetik orain arteko ibilbidearen errepasoa egin dute.
udalbiltza
Konpromiso zehatz eta errealak hartu behar direla nabarmendu du Arkotxak
'Urrats sendoak emateko prest' lelopean ekitaldi ireki eta zabala egin du gaur ezker abertzaleak kudeatzen duen Udalbiltzak, Irunen. Hango lehendakari Loren Arkotxak hitza hartu du ekitaldiaren amaieran, eta gaurko egoerarekin baikor azaldu bada ere, etorkizunera bidean "konpromiso zehatzak, benetako konpromisoak" hartu behar direla nabarmendu du. Politika, gizarte, ekonomia eta kulturgintzako ordezkaritza zabala bildu da. Aurreko udal legealdietako eta gaur egungo zinegotziak ere bertan ziren, Udalbiltzako kideekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu