Inbestidura ekitaldia

Konpromisoak betetzeko eskatu dio Batasunak Ibarretxeri

Atzoko hitzaldian hartu zituen konpromisoak betetzeko eskatu dio Batasunak Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri. Beraz, alderdi guztien mahaia osatzeko eskatu dio Ibarretxeri. Mahai horrek legebiltzarretik kanpo egon behar duela uste dute gainera, Batasunako kideek, bestela beraiek ezin dutelako parte hartu. Azpimarratu dutenez, Ibarretxek Estatutu Berrirako Proposamenaren hitzaurreko printzipioen defentsa egin zuen atzo, besteak beste, lurraldetasunarena eta erabakitzeko eskubidearena. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diote.

2005eko ekainaren 23a
17:13
Entzun
Pernando Barrenak, Ainara Armendarizek, Joseba Permachek eta Juan Jose Petrikorenak, esan dutenez, Batasunaren lehentasuna alderdien mahaia osatzea da. Mahai horretan ezin dela bazterketarik egon azpimarratu dute, "ez lurraldetasunaren aldetik eta ezta ideologiaren aldetik ere", beraz, Batasunaz gain, PPk eta PSE-EEk ere mahai horretan egon behar dutela iritzi diote. "Mahaian herri ikuspegi guztiek egon behar dute ordezkatuta". Bi talde horiek mahaian ez direla jarriko azaldu dute gaur, eta Batasunaren iritzian, hori ez da "aitzakia bat besterik". ETAk hautetsien kontra ez egitea erabaki duela gogorarazi diete.

Bestalde, PSE-EEko Patxi Lopez ere kritikatu egin dute. Hari, Ajuria Eneko akordioan "ataskatuta" geratzea leporatu diote. Zaharkituta geratu diren errezetekin ibiltzea leporatu diote, eta esan diote, Gernikako Estatutua "erabat agortuta dagoela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.