Politika
Konstituzionalak atzera bota du Espainiako erregea iraintzeagatik jarritako zigorrari Otegik aurkeztutako helegitea
Auzitegi Konstituzioanalak esan du, Otegik Erregeari buruz egindako adierazpenak Erregearen ohorea urratu eta “legezkoa dena” gainditzen dutela. Erregea “torturatzaileen buru” zela esan zuen Batasuneko bozeramaileak 2003ko otsailaren 26an Donostian. Otegik esandako hitz horien harira Gorenak Espainiako erregearekiko eta ordezkatzen duen instituzioarekiko “mespretxu argia” erakusten dutela esan zuen. Otegik Gorenaren erabakiarekin babes helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.
Guardia Zibilak Egunkaria itxi eta sei egunera egin zituen adierazpen hauek Otegik. Egun horietan Euskal Herrian zen Juan Carlos I.a. “Nola liteke lehendakariak Espainiako erregearekin argazkia egitea, erregea Espainiako Ejerzitaoren buruzagi nagusia denean, hau da, torturatzaileen burua, tortura babesten duena, eta bere sistema monarkikoa gure herriari tortura eta indarkeriaren bidez inposatzen diona?”, esan zuen Batasuneko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu