HZk Europako hauteskundeetara aurkezteko aukera izatea gustatuko litzaiokela agertu du gaur Buenek, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, baina, nolanahi ere, tribunalen erabakia onartuko dutela zehaztu du. "Tribunalek erabakitzen dutena ontzat hartuko dugu. Gustatuko litzaidake Konstituzionalak erabakitzea hautagaitza hori zilegia dela, eta, ondorioz, Euroapko hauteskundeetara aurkezteko aukera izatea. Izan ere, hauteskunde autonomikoetara aurkeztuko litzatekeen ezker abertzaleko hautagaitza bat egoteko ateak irekiko lituzke horrek", azaldu du Buenek.
Hala ere, zehaztu du desio hori agertzearekin ez duela esan nahi HZren hautagaitza zilegia denik, baizik eta nahiko lukeela Konstituzionalak alegazio guztiak aztertu ostean ezer okerrik ez dagoela ebaztea. "Nahiago nuke zilegia dela ebaztea eta aurkeztu ahal izatea, horrek adieraziko bailuke ikuspegi konstituzionaletik zuzena dela, eta, ondorioz, ez daukala aurkezteko eragozpenik", agertu du.
Era berean, Espaniako Gobernu sozialistak auzi honetan izan duen jokabidea defenditu du Buenek: argudiatu duenez, tribunalek ezin zuten auzi honetan beren kabuz esku-hartu, eta Rodriguez Zapateroren taldeak HZren hautagaitzaren inguruan zeuden zalantzak argitzeko ekimenak aurrera eramateko "obligazioa" zeukan.
HZk, berriz, orain Konstituzionalak baimentzea desio izatea ez dela nahikoa erantzun dio Bueni: "Auzia ez da orain Auzitegi Konstituzionalak zerrenda hau zilegi dela ebaztea desio izatea, baizik eta puntu honetaraino iritsi beharrik ez izatea", adierazi du Sonia Gonzalez HZren bultzatzaileak.
HZren baliogabetzea
Konstituzionalak HZ baimentzea nahi du Miguel Buen PSE-EEko buruzagiak
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak HZ Herritarren Zerrenda zilegia dela ebaztea eta hautagaitza horrek Europako hauteskundeetara aurkezteko modua izatea nahiko luke Miguel Buen Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak. HZk erantzun dio auzia ez dela orain Konstituzionalak baimentzeko desioa agertzea, baizik eta "puntu horretara" ez iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu