Espainiako Konstituzio Auzitegiak kontsulta legez kanpokoa dela erabakitzen badu, Europako epaitegietara jo beharra dagoela adierazi du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak Euskadi Irratian. Gainera, Eusko Legebiltzarrak onartutako kontsulta legea “herri bezala” defendatzeko eskaera egin du Ezenarrok. Horretarako ezinbestekotzat jo du legebiltzarreko alderdi abertzaleen batasuna.
Gaur egun, Europak duen testuinguruari ere erreferentzia egin dio Ezenarrok. Eskozian esaterako, 2010. urterako erreferenduma dago deituta eta baita Groenlandian ere. Hori dela eta, azken 20 urteetan Europa demokrazian oinarrituta aldatzen ari dela iritzi dio Aralarreko kideak; areago, Aralarrek defendatzen dituen oinarrien arabera ari dela aldatzen azpimarratu du.
Bestalde, Espainiako Konstituzio Auzitegiak kontsulta bertan behera uzteko arrazoi juridikoak aurkitzeko arazoak izango dituela adierazi du. PSOEk ere, kontsulta debekatzeko arrazoi politikoak besterik ez dituela erantsi du. Hala, kontsultak aurrera jarrai dezan, abertzale guztiak batuta egotea beharrezkoa dela esan du. Legebiltzarkideak PSOE gogor kritikatu du kontsultaren kontrako jarrera hartzeagatik.
Politika
Konstituzionalak kontsulta debekatuz gero Europako auzitegira jo nahi du Aralarrek
Epaitegiak galdeketa debekatzeko arrazoi juridikoak aurkitzeko arazoak dituela adierazi du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak. Eusko Legebiltzarreko alderdi abertzale guztien batasuna oso garrantzitsua dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu