Altsasuko gazteen kontrako epaiketa

Kontraesanak agertu dira salatzaileen deklarazioetan

joxerra senar
2018ko apirilaren 17a
07:47
Entzun

Altsasuko auziko epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur, Madrilen. "Babestuta" deklaratu dute ustezko erasoa jasan zuten lau lagunak.

Ustez liskarrean erasoa jasan zuten bi guardia zibilak eta haien bikotekideek deklaratu dute gaur, Altsasuko gazteen kontrako epaiketan.

Lehena deklaratzen guardia zibil tenientea da. Gau hari buruz xehetasun batzuk eman ditu, baina beste hainbat zertzelada ez ditu gogoan. Adibidez, ez du oroitzen gau hartan edan zuen edo ez. Ez da gauza izan ere azaltzeko noiz jaso zuen orkatila zauritu zion kolpea, eta, azaldu duenaren arabera, "zorabiatuta" izan arren, bi telefono dei egiteko gauza izan zen. Ez du gogoan zenbat pertsonak eraso zioten, ezta zenbatek inguratu zuten ere. Tabernan zegoela, eta kanpoan Jokin Unamuno, Adur Ramirez de Alda, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea bai identifikatu zituen. Aldiz, Aratz Urrizola eta Iñaki Abad ez ditu kokatu Koxkan. Ez da gauza izan zehazteko Ainara Urkijok erasoan parte hartu zuen.

Eguerdiko etenaren ondoren deklaratu du sarjentuak. Erasoan, Jokin Unamuno, Jon Ander Cob, Adur Ramirez de Alda, Oihan Arnanz, Julen Goikoetxea, Aratz Urrizola eta Iñaki Abad identifikatu ditu. Ainara Urkijok "mehatxuak" egin zituela ziurtatu du, baina haren erasorik ez zuen ikusi.

Auzi gelara sartu aurretik, Ainara Urkijo epaituaren amak hitz egin du; Edurne Goikoetxea: "Urte eta erdiren ondoren, gehiegikeria honen aurrean gaude, asaldatuta, beldurtuta, epaiketa bidezkoa izateko ezintasunaren aurrean". Salatu du taberna bateko liskarra testuingurutik atera dela, eta "orkatila baten lesioagatik 375 urteko espetxe zigorra justifikatu nahi izatea ez da inoren buruan sartzen".

Tenientearen bikotekideak deklaratu du sarjentuaren ostean. Oihan Arnanz, Jon Ander Cob, Jokin Unamuno, Julen Goikoetxea eta Adur Ramirez de Aldari leporatu die eraso egitea.

Joxerra Senar kazetaria Madrilen da, eta zuzenean eman du epaiketaren berri:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.