Aldundiei eta udalei kontratu publikoetan hizkuntza baldintzak jar ditzatela eskatu die Eusko Legebiltzarrak, betiere "indarrean dauden legeak" errespetatuta. Administrazioak kontratatuta zerbitzu publiko bat eskaintzen duten enpresek "administrazioen aurrean exijitzekoak diren hizkuntza eskubide berberak" eska ditzaten galdegin du; alegia, "kontratazio jardueretan euskara erabiltzearen garrantzia" areagotu dezaten.
Eusko Legebiltzarrak onartutako testuan foru eta udal administrazioei eskatzen diete zenbait printzipio jaso ditzatela kontratuen baldintzetan. Baldintza horien artean kontratuen dokumentu guztiak bi hizkuntza ofizialetan egotea dago, baita euskara eta gaztelaniaren erabilpena kontratuaren "funtsezko betekizun" gisa hartzea ere.
Legez besteko proposamena EAJk eta PSE-EEk onartu dute, EH Bilduren —jatorrizko ekinbidea aurkeztu duen taldea— eta PPren abstentzioekin.