Politika
Kontrol batetik ihes egin duten bi lagun ETAko kideak direla uste du Frantziako Poliziak
Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, jendarmeek Tolosa (Okzitania) inguruan jarritako alkoholemia kontrol bat geratu gabe pasa dute bart bi lagunek, eta ihesean alde egin dute. Poliziak ez du lortu bi petsona horiek harrapatzerik. ETAko kideak direla uste dute.
A62 autopistaren ondoan, Tolosatik hurbil, zeukaten bart jendarmeek alkoholemia kontrola jarrita. Iturri horien arabera, auto batean zihoazen bi lagun ez dira kontrolean geratu, eta ziztu bizian alde egin dute. Atzetik segi diete poliziek, baina ez dituzte harrapatu. Ondoren, autopistako zerbitzugune batean utzi dute autoa, eta, agi denez, oinez jarraitu dute ihesean. Polizia iturrien arabera, autoa lapurtutakoa da, eta Guardia Zibilaren agiri faltsuak aurkitu dituzte barruan. Ondorioz, ETAko kideak direla uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu