Poliziako iturriek zabaldu dutenez 16:00ak inguruan gertatu da "istripua": jendarmeek Flaugnac parean (Cahorsetik 25 kilometro hegoaldera) jarrita zeukaten kontrolari iskin egiteko asmoz itzuli bortitza egin du autoarekin ustezko etakideak, eta, ondorioz, ibilgailuaren kontrola galdu du.
Istripuan egin dituen zauriek "serioak" ematen dutela zehaztu dute iturri horiek, eta erietxera eraman dute atxilotuta baina ezin izan dute ezer egin bere bizitzagatik. Halaber, autoan armak eta ETArekin zerikusia duten agiriak atzeman dituztela esan dute. Ez dute hildakoaren izenik eman eta ustez 30 urteko gizonezko bat da.
Cahors Frantzia hego-erdialdean dago, Agenetik hurbil.
Politika
Kontrol batetik ihesi zihoala ustezko etakide bat hil egin da Polizia iturrien arabera
Espainiako 'Efe' albiste agentziak zabaldu duenez, ustez ETAko kidea den gizonezko bat zauritu da Cahorsen Frantziako Poliziaren kontrol batetik ihesean zihoala eta azkenean hil egin da. Erietxe batera eraman dute, eta Poliziako iturrien arabera, zauriak "serioak" ziren. Atxilotuta zeukaten baina hil egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu