Kontrolpean daude Berbintzanan, Leotzen eta Arrada hegoaldean (Bardeetan) gaur sortutako hiru suteak, Nafarroako Gobernuak esan duenez. Goizerako bi suteak itzali dituzte eta Bardeetan sortutakoa kontrolpean dute dagoeneko. Azken sute hori izan da lan gehien eman duena, suhiltzaileak hiru kilometro hartu dituen sua itzali nahian aritu direlako.
Berbintzanan sortutako sua itzaltzeko ahaleginean suhiltzaileen bost talde aritu dira lanean, helikoptero baten laguntzarekin.
Leotzen ere sua airez itzaltzen aritu dira, Tafalla eta Zangotzako suhiltzaileen laguntzarekin.
gizARTEA
Kontrolpean daude Nafarroa hegoaldean sortutako suteak
Suteak Berbintzanan, Leotzen eta Arrada hegoaldean sortu dira. Goizerako itzali dituzte aurreneko bi suteak eta azkena kontrolpean dute dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu