Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 10:30 aldera sortu da sutea, eta bi ordu geroago eman dute kontrolatutzat. Bertan ari dira lanean Tafalla, Zangoza, Nabaskoze eta Cordovillako suhiltzaileak. Hegazkin bat eta hiru helikoptero ere ari dira zeregin horretan.
Bertan dira, halaber, Foruzaingoa eta Guardia Zibila, basozain ugariz gain.