Sutea 09:20ean izan da, Antonio Machado kaleko 46. zenbakiko etxebizitzan. Etxe bateko egongelan piztu da sua, eta etxebizitza horretan zegoen emakumeak leihotik salto egin du bigarren solairutik, azpian jarri dituzten koltxoi batzuen gainera.
Emakumearekin batera, ospitalera eraman dituzte haren senarra, beste emakume bat, haur bat eta ertzain bat.
Udalak azaldu duenez, oraindik ez dago argi sutea zerk eragin duen. Hirugarren solairua ere kaltetuta dago.