Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, dagoeneko kontrolpean dago atzo Igantzin piztutako sutea. Zuhaitz bat linea elektrikoaren gainera erorita piztu zen sua, eta haize zakarrak indartu egin zuen. Ondorioz, Nafarroako zazpi suhiltzaile etxetatik joandako langileak eta Gobernuaren bi helikoptero aritu dira sua itzaltzeko lanetan.
Lesakan izan dira Nafarroako Gobernuko ordezkariak, tartean Uxue Barkos presidentea bera.
Gipuzkoan lanean
Larunbat arratsaldean Igeldon piztutako sutea ere itzali dute. Gauean, segurtasun neurri gisara, hainbat etxe eta nekazalturismo bat hustu behar izan dituzte, nahiz eta ez den zauriturik izan. Eneko Goia Donostiako alkateak jakinarazi dutenez, 200 hektarea inguru erre dira.
Udaleko eta Gipuzkoako Aldundiko 60 bat suhiltzaile aritu dira lanean, ertzain eta udaltzain ugariz gain. Goiak azaldu du sutea "handia" izan dela baina ez dela inor zauritu.