SORTU

Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du Sortuko idazkari izateko

Arnaldo Otegi ordezkatuko luke idazkari nagusiaren karguan. Konferentzia Politikoak datorren larunbatean berretsi beharko du erabakia, Iruñean.

Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez, artxiboko argazki batean. MIGUEL TOñA / EFE
edurne begiristain
2017ko irailaren 16a
07:51
Entzun

Sortuko Kontseilu Nazionalak Arkaitz Rodriguez proposatu du alderdiko idazkari nagusirako, Arnaldo Otegiren ordez, BERRIAk jakin duenez. Joan den ekainean, EH Bilduko oinarriek Otegi hautatu zuten koalizioko koordinatzaile nagusirako, eta Sortun zuen kargua Kontseilu Nazionalaren esku utzi zuen Otegik. Ordutik, behin-behinean zegoen Sortuko idazkari nagusi gisa. Bi karguen arteko bateraezintasuna konpontze aldera, Sortuko Kontseilu Nazionalak gaur egindako bileran aho batez erabaki du Arkaitz Rodriguez proposatzea idazkari nagusi izateko, gaur egun alderdiko Ekintza Politikoko idazkari dena.

Sorturen I. Konferentzia Politikoak berretsi beharko du orain erabaki hori. Datorren larunbatean bilduko da Konferentzia Politikoa, Iruñeko Refena erakustazokan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.