Euskara

Kontseilua eta Oinarriak-en ustez, Euskararen Institutuaren helburua betetzea "ezinezkoa" da gaurko legediarekin

Bi erakundeek diote "ona" dela Nafarroako Gobernuak "euskararen egoera aldatzeko beharra sumatzea" baina, normalizazioak aurrera egiteko, "hizkuntz politika errotik aldatu beharra dago”. "Beligerantzia zerbait lasaitu" egingo den itxaropena dute.

2007ko irailaren 11
12:14
Entzun
Nafarroako Gobernuak Euskararen Institutua sortu badu ere, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren eta Oinarriak elkartearen ustez, "agintariek euskararen egoera aldatzeko beharra sumatzea ona da, baina hizkuntz politikak Nafarroan dituen hutsuneak oso handiak dira eta, euskararen normalizazioak aurrera egiteko, hizkuntz politika errotik aldatu beharra dago”. Hala, Euskararen Institutuaren helburua betetzea gaurko legediarekin "ezinezkoa" dela diote.

Orain arteko politikan "desegokiak eta estrukturalak" izandako gaiak mantendu egiten dira Kontseiluaren eta Oinarriak-en iritziz: "Corpus juridiko desegokia, administrazioa euskalduntzeko borondaterik eza, elkarlanerako gunerik eza, euskaraz ikasteko legezko debekua, euskalgintzaren marginazioa, baliabide eskasia, unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren egoera mantentzea, hizkuntz politika eraginkorraren falta...".

Dena dela, hizkuntz politikaren inguruan orain arteko "beligerantzia zerbait lasaitu" egingo den itxaropena daukate.

Eskaerak

Kontseiluak eta Oinarriak-en zenbait eskaera egin dizkiote Nafarroako Gobernuari:

- Euskararen estatusa aldatu behar da.

- Institutuaren ebazpenek lotesleak izan behar dute zehar-lerro izaerako jardunbidea izateko.

- Euskararen Institutuan atzerriko hizkuntzarik ez.

- Hezkuntzan ereduak gainditu behar dira.

- Hizkuntz politikak eremu egokia behar du.

- Euskararen aurrekontua handitu behar da.

- Administrazioaren euskalduntzea.

- Euskalgintzarekin elkarlana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.