Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskara aurrekontuetan "aurrerapausoak" ikusi dituela nabarmendu du gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazioan.
2006. urtea bukatu baino lehen Kontseiluak euskarak aurrekontuetan aurten behar duen igoera eskatu zuen eta igoera lortu izanagatik "pozik" azaldu da. “Esaten genuen euskararen normalizazioak baliabide handiagoak behar dituela eta aldaketek arrazoia eman digute". Kontseiluak Jaurlaritzaren euskara aurrekontuak gaika aztertu eta aurkeztu ditu gaur.
Hala ere, euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko lortzeke dagoena ere gogorarazi dute. “Hazkundea txalotzeaz gainera, ez dugu ahaztu behar Osakidetza eta Ertzaintza arloak euskalduntzeko behar diren baliabideak inbertitzetik urrun gaudela”.
Kontseiluak egin zuen ekarpena zela-eta, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak "alderdikeria" leporatu zion, eta adierazpen haiek kritikatu ditu Kontseiluak. "Orain Baztarrika bera da ekarpen horiek beraiek onartu, txalotu eta gustura hartu dituena". Eskerrak eman dizkie bereziki oposiziotik aurrekontuen alde aritu diren alderdi abertzaleei: EHAKri eta Aralarri.
Kontseiluak berriro eskatu du "hain beharrezkoa den elkarlana". Izan ere, "hizkuntza-politika eraginkorra izango bada denon ahalegina da beharrezko".
euskara
Kontseiluak "aurrerapausoak" ikusi ditu Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu