ELUR EKAITZA. DEIALDIAK
Kontseiluak bertan behera utzi du ziurtagirien banaketa
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bertan behera utzi zuen atzo arratsaldean Donostiako Kursaalean egin behar zuen Bai Euskarari ziurtagirien banaketa.Kontseiluak ez du zehaztu Bai Euskarari ziurtagiriak noiz banatuko dituen. Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak, berriz, gaur aurkeztu behar zuen UCI Pro Tourrerako taldea Hondarribiko (Gipuzkoa) Hondartza kiroldegian. Gaurko aurkezpena bertan behera utzi dute, eta otsailaren 1ean egingo dute, leku berean, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu