EUSKARA

Kontseiluak manifestazio deialdia egin du ekainaren 5erako Iruñean

"Hizkuntz eskubideak! Denon konpromisoa" lelopean, Kontseiluak "euskararen normalizazioarekiko eta hizkuntz eskubideekiko konpromisoaren aldeko deia" egin nahi du. Manifestazioa ekainaren 5ean izango da eta Iruñeako Golem zienemetatik irtengo da 17:30etan.

2004ko maiatzaren 14a
14:40
Entzun
Kontseiluak jakinarazi duenez "Hizkuntz eskubideak! Denon konpromisoa" dinamika bi arrazoirengatik jarri du martxan "batetik, adierale batzuek euskararen normalizazioa moteltzen ari dela adierazten dutelako eta, bestetik, euskararen gizarte erakundeek jazarpen larria pairatu dutelako".

Kontseiluaren zuzendaritzak Iruñerako deialdia egin du " hizkuntz eskubideak lurralde eta administrazio maila guztietan urratzen badira ere" ,Nafarroan "atzerapauso nabarmenak ikusi dituztelako".

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren webgunea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.