euskara

Kontseiluak uste du ez litzatekeela ona izango Eusko Jaurlaritzak beste egiaztagiri bat sortzea

“Lan munduan Bai Euskarari Ziurtagiriarekin elkarlanean ez aritzea akats larria izango litzateke”, esan du Kontseiluak.

2007ko urtarrilaren 22a
17:38
Entzun
Kontseilua Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea sortzeko bidean da eta, bide horretan, Euskal Herriko hainbat eragileren ekarpenak jasotzen ari da. Hala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari (HPS) ere bilera eskaera egin dio, Kontseiluaren asmoak ezagutu ditzan.

Bilera horretan Kontseiluak “elkarlana” eskainiko dio HPSri eta eskaera bat: HPSk berak lan munduan ez sortzeko beste egiaztagirik, asmo hori dutelako. “Izan ere, uste dugu Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez sei urte hauetan egindako lana aintzakotzat ez hartzea eta bikoiztea, lan munduaren euskalduntzean egin daitekeen akatsik larrienetakoa dela. Administrazioak egunotan lan mundua euskalduntzeko aurrerapausoak emateko asmoa jakinarazi izana pozgarria izan da Kontseiluarentzat. Elkarlanak ateak irekiko dizkigu. Aldiz, Bai Euskarari Ziurtagiria eta beste egiaztagiri bat egoteak nahasmena eragingo du", esan du gaur Mikel ArrizabalagaKontseiluko lehendakariak.

“Elkarrekin lan egin behar dugu, normalizazio prozesu honetan ezin ditugulako indarrak alferrik galdu”, adierazi du Kontseiluko lehendakariak.

Kontseilua azken asteetan, besteak beste, zenbait enpresaren ordezkarirekin bildu da: Adegi, Ekonomisten Euskal Elkargoa, Euskal Ganberak, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta abarrekin. Sindikatuekin ere izan da: ELA, LAB, CCOO, CCOO, UGT, ENHE, ESK, Hiru eta EILASekin. “Bilera guztien balorazioa ona da", esan du Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduradunak.

Gauur egun, Euskal Herriko 1.410 eragilek daukate Bai Euskarari Ziurtagiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.