Kontseilua osatzen duten euskararen gizarte erakundeek ez ohiko batzarra egin dute Iruñean. Gaur egun 46 erakundek osatzen duten Kontseilua 1997ko abenduan sortu zen. 10 urte igaro dira eta Kontseiluak hainbat ekintza burutu ditu euskararen normalizazioaren alde.
10. urteurrenari hasiera eman dion ekintza izan da batzarra, abenduaren 19an egingo den ospakizunaren aurrekaria. Hain zuzen ere, asteazkenean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldia iragarri du Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek gaurko bilkuran. “Sorreratik gaur egunera arte emandako pausoak elkarrekin gogoratu nahi ditugu urteurrenaren ospaketan”, adierazi du. Hori dela eta, eragile sozialak, ekonomikoak eta administratiboak, euskalgintzako kideak, Kontseiluko laguntzaileei etortzeko deia luzatu die Mendigurenek: “Asko izan dira 10 urte hauetan bidelagun izan ditugunak, horiekin ospatu nahi dugu”.
Ez ohiko batzarrean Kontseiluko bazkideek euskararen alde Euskal Herriko eragileen atxikimendua biltzea helburu duen Euskaraz bai adierazpena osatu dute. Adierazpenaren edukia asteazkeneko ekitaldian aurkeztuko dute, halere, idazkari nagusiak honen helburua aurreratu du: “Euskararen egoera eta etorkizuneko erronkak jasoko ditugu dokumentu batean eta eragileen atxikimendua eskatu dugu ‘Euskaraz bai’ esan dezaten”.
Bestetik, idazkari nagusiak ziklo berri baten atarian gaudela azaldu du. “ Bai euskararileloa izan dugu 10 urteotan, baina orain ziklo berri baten atarian gaude eta uste dugu Euskaraz bai esateko garaia dela, euskara ikasi, erabili, zabaldu eta honen aldeko hautua egiteko unea da”.
Hizkuntz normalizazioa
Kontseiluaren batzarra, 10. urteurrenean
Taldea osatzen duten 46 erakundeetako ordezkariak bildu dira Iruñean, hamar urteko ibilbidearen errepasoa egin eta aurrera begira jartzeko. Asteazkenean, hilaren 19an, Bilbon egingo dute Kontseiluaren 10. urteurreneko ospakizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu