Miguel Aguirre eta Jose Maria Egurrola Bilboko Portuko Ontziko Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteko lehendakaria eta leherdakarioardea dira hurrenez hurren. Joan den ostiralean atxilotu zituen Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz.
Gaur, Kontsignatoarioen elkarteko kideak alboan zituztela agerraldia egin dute Aguirrek eta Egurrolak atxiloketen "zentzugabekeria" salatzeko. Ostiralean gertatutakoa "bidegabea eta umilgarria" izan zela adierazi dute. "Enpresak eta enpresariak indarrik gabe gertatutakoari begira egon gara, egoerak profesionalki eta pertsonalki egin digu kalte", azaldu du Aguirrek.
"Beharrezkoa al zen?", galdetu du Bilboko Portuko Ontziko Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteko lehendakariak. "Portuko garraio arazoak konpontzeko eta bere lehiakortasuna areagoatzeko, hau ez da bidea", gaineratu du.
Bilboko Portua
Kontsignatarioen elkarteak "bidegabetzat" jo ditu joan den asteko atxiloketak
Joan den ostiralean 19 lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Bilboko Portuan "delitu ekintzak" burutzea leporatuta". Juan del Olmo epailearen aurrean deklaratu ondoren guztiak aske geratu dira kargurik gabe. Atxilotuen arten Sintrabi garraiolarien sindikatuko 17 lagun eta Bilboko Portuko Ontziko Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteko lehendakaria eta leherdakarioardea zeuden. Gaur, azken horiek agerraldia egin dute eta atxiloketak "bidegabeak, umilgarriak eta zentzugabeak" izan zirela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu