Ahoz ahoz zebilena berretsu du PSOEko zuzendaritzak, alegia, kontsulta bide aukeratuko dela alderdiko buru berria. Militante guztiak parte hartu ahal ozango dute bozketan, nahiz eta bertatik ateratzen den emaitza loteslea izan ez.
Ekainaren 6tik 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak. Kontsultarako data oraindik argitu ez duten arren, uztailaren 19a baino lehen egin beharko dute, izan ere egun horretan hasiko da sozialisten kongresua, eta bertan hartuko dute buruzagitza berriari buruzko azken erabakia.
Alderdi barruan, gehienek pozik hartu dute zuzendaritzaren erabakia. Eduardo Madinak zoriondu egin du alderdia, 135 urtean lehen aldiz, militante guxtiek izango dutelako idazkari nagusia hautatzeko aukera.