Alfonso Alonsok eta Javier Marotok Gasteizko alkate zirenean sinatutako alokairu kontratuen inguruko azalpenak eman beharko dituzte apirilean Kontu Auzitegian.
Gonzalo Anton enpresaburu ezagunarekin San Antonio kalean bulegoak jartzeko asmoz harturiko hainbat lokal alokatzeko izenpeturiko akordioak ikertzen ari dira auzitegian, horiek "irregularrak" izan ziren susmopean. 2006an Antonek 2,7 milioi euroren truke erosi zituen lokalak, eta 2007an Gasteizko Udalak harekin hitzartu zuen alokairu kontratuak 7,6 milioi euroko kostua zuen.