EUSKAL PRESOAK

Kontxako bigarren jardunaldiko egunerako presoen aldeko manifestazioa deitu dute arraunlariek

Irailaren 13an izango da Donostian, 13:30ean hasita Gipuzkoa plazatik. “Gure herrian ikustezin egin nahi duten errealitate baten aurrean ezin ditugu begiak itxi”, diote.

2009ko irailaren 3a
20:00
Entzun
Urtero egin ohi dute Donostian Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian euskal presoen aldeko manifestazioa eta aurten, iaz bezala, hainbat arraunlarik egin dute deialdia. Gaur arratseko agerraldian jakinarazi dutenez, irailaren 13an izango da manifestazioa, eta 13:30ean aterako da Gipuzkoa plazatik.



“Herriari loturik bizi gara, eta gure herrian ikustezin egin nahi duten errealitate baten aurrean ezin ditugu begiak itxi”, adierazi dute arraunlariek gaur Donostian, Akuariumean egindako prentsaurrekoan.

“Sentsibilitate eta ideia ezberdinak” izan arren, “hiru aldarrikapen nagusi” egin nahi dituzte: euskal presoak Euskal Herriko espetxeetan egotea, gaixotasun larriak dituztenak libre uztea eta zigorra beteta dutenak aske geratzea.

Herritarrei manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete arraunlariek.

Iaz ekimena debekatu egin zuen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, "istiluak" sor zitezkeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.