Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, asteburuan hil da Nerea Perez-Arrospide, zirkulazio istripu batean. Jesus Antonio Perez Arrospide Eusko Jaurlaritzako Ongizate zuzendari ohiaren alaba da hildakoa, eta Jaurlaritzak elkartasuna eta doluminak agertu dizkio sendiari.
Perez-Arrospide Kataluniako kooperazio funts batekin ari zen lanean Senegalen. 2012an Haitin izan zen Euskal Gazteria Kooperantearen Programarekin, eta heziketa tailer batzuetan parte hartu zuen.