Itoizko urtegia

Koordinakundeak dio oraindik ere lurrikarak gertatzen direla

Itoizko Koordinakundeak ohar baten bidez zabaldu duenez, urtegiaren inguruan lurrikarak izaten dira oraindik. Esaterako, otsailaren 12an, Richter eskalan 1,6 graduko lurrikara izan zela diote, epizentroa Nagoren zuena. Horretaz gain, urtegiaren inguruetan "trumoi itxurako zarata gogor eta luzeak" entzuten direla dio Koordinakundeak. Beraz, Nafarroako Barne Kontseilaritzako Zuzendaritzan azalpenak eskatu berri dituztela jakinarazi dute.

2005eko otsailaren 23a
17:12
Entzun
Itoizko Koordinakundeak jakinarazi duenez, urtegiaren inguruetan lurrikarak izaten dira oraindik. Otsailaren 12an Nagoren epizentroa zuen lurrikara bat izan zela jakinarazi dute, Richter eskalan 1,6 gradukoa.Lurrikara horren berri, Espainiako Institutu Geografikoaren webgunean ez dela jaso ere jakinarazi dute, "kasualitatez", eta "aurretik gertatu den bezala".

Lurrikarak egonagatik ere, urtegia betetzen jarraitzen dutela salatu du Koordinakundeak.

Azken hilabeteetan, gainera, "trumoien gisako zarata gogor eta luzeak" entzuten direla dio Koordinakundeak. Han bizi direnengan "alarma eta kezka handia" sortu dela azpimarratu dute.

Horren guztiaren inguruan, Nafarroako Barne Kontseilaritzako Zuzendaritzan azalpenak eskatu berri dituztela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.