Korrika 16

Korrika 16, Gipuzkoan

Parte-hartzea oso handia izaten ari da gaur ere.

2009ko apirilaren 2a
20:01
Entzun
Gelditu gabe aurrera doa Korrika 16. Ibilbidearen erdia baino gehiago egin duenean, Gipuzkoan da gaur. Gaua, aldiz, Nafarroan pasatu du. Aipatzekoa da Agurain (Araba) eta Etxarri-Aranatz (Nafarroa) arteko 44 kilometroko bidea hiru lagunek egin dutela. Batak korrika, besteak bizikletaz eta hirugarrenak rollerskyan egin dute Etxarri-Aranatzera iritsi bitarteko bidea.

Etxarri-Aranatzen Korrikak geldialdia egin du. 1980. urtean egin zen lehenengo Korrika eta, handik pasatzen ari zenean, haur bat hil zen auto batek harrapatuta. Ondorioz, Korrika Etxarri-Aranaztik igarotzen den bakoitzean, haur hura gogoan izaten dute eta lore eskaintza egiten diote bizia galdu zuen lekuan.

Gipuzkoan 05:30ak inguruan sartu da euskararen aldeko martxa. Ataun izan da lehenengo herria. Hogei urte dira Korrika bertatik pasatzen ez zena; beraz, herritarrek gogoz hartu dute. Ondoren, Beasain eta Ordizian izan da. Parte-hartzea oso handia izaten ari dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Arratsaldean Urola Kostan izan da, eta Zarautzen erruz bildu da jendea. Zumaia papera hamar bat minutuko atzerapenarekin iritsi da lasterketa. 20:40ak aldera omenaldia egingo diote Azpeitian Joxe Lizaso zenari -atzo hil zen bertsolaria, 82 urte zituela-.

Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugaraino iritsiko da gaur Korrika.

Igandean bukatuko da, Gasteizen. Hasi, lehengo ostegunean hasi zen, Tuteran (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.