Korrika 16

Korrika 16 "inoiz baino jendetsuagoa eta indartsuagoa" izan da

Martxan "terrorismoa goratu" dela esan duten erakundeak kritikatu ditu Edurne Brouard antolatzaileak, besteak beste, Nafarroako Gobernua. Korrikan "soilik euskara goratu” dela nabarmendu du.

2009ko apirilaren 7a
16:15
Entzun
Korrika 16k "inoiz baino parte hartze handiagoa eta indar gehiago"izan duela nabarmendu du Edurne Brouard aurtengo Korrikaren arduradunak, Bilbon. “Lasterketak herritar guztiei harrera egin die, alderdi guztiek parte hartu dute eta udaletxe guztiek babestu dute, azken finean, 11 egunetan euskara babestea merezi duela pentsatzen dugun guztiok elkartu gara”.

Hala ere, Korrika "ez den zerbaitetan" bihurtu nahi izan dutenak kritikatu ditu Brouardek. Besteak beste, “España y Libertad talde ultrari” egin dio erreferentzia. Horiek Korrika salatu dute “terrorismoa goratzeagatik” eta ibilbidean ETAko presoen argazkiak ikusi zirelako.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuari ere zuzendu zaio. Pasa den martxoaren 30ean Korrika finantzatzeko diru laguntza guztiak etetea kritikatu du.

Brouardek 11 eguneko euskararen aldeko martxan “soilik euskara goratu” dela adierazi du eta ez beste ezer. “Gainerako guztia gezurra da eta ez dute arrazoirik salaketa horiek egiteko”.

Korrika martxoaren 26an hasi zen Tuteran (Nafarroa) eta apirilaren 5ean Gasteiza heldu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.