euskara

Korrikak "zor historikoa kitatzeko" irtengo du Karrantzatik, ostegunean

Euskararen aldeko lasterketa inoiz ez da pasatu handik. Karlos Santisteban idazleak egingo ditu Korrikaren lehen mila metroak.

2007ko martxoaren 19a
17:05
Entzun
Dena prest dago Korrikaren 15. ediziorako. Ostegunean hasiko da, Karrantzatik (Bizkaia). Hain zuzen, "zor historikoa kitatzeko" hasiko da han, inoiz ez da pasatu handik. "Merezi du Karrantzak hasiera hartzea, nahiz eta guretzat ez den erosoa, ez dugulako han beste lekuetan dugun azpiegiturarik", esan du gaur Edurne Brouard antolatzaileak, Bilbon. "Dena dela, 1980an Korrika hasi genuenetik, Karrantzako herriak egin digu harrerarik onena eta berak eman digu laguntzarik handiena".

17:30ean hasiko da Korrika ostegunean, eta apirilaren 1ean bukatuko da, Iruñean. Euskal emakumea omenduko dute, "euskarari heltzeko eta transmisiorako egin duen lanagatik".

Karlos Santisteban idazle karrantzarrak egingo ditu lasterketaren lehen mila metroak.

Korrikak 2.376 kilometro izango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.