Korrikan presoen argazkiak eramateagatik auzipetu dituzte sei gazte

«Terrorismoa goratu izana» leporatuta deklaratu beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
«Terrorismoari gorazarre» egin dutela egotzita, Debagoieneko sei gazte —bost bergarar eta arrasatear bat— auzipetu dituzte, eta hilaren 30ean Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute. Ustezko delitua iragan Korrikan egin zuten gazteek, lasterka euskal presoen argazkiak agerian zituztela egin izanagatik.

Auzipetuek irmoki salatu dute garai politiko berriaren aurrean «jokaera errepresibo larriek» berean dirautela, eta adierazi dute euskal presoekiko elkartasuna ezin dela delitu izan.

Beren egoera salatzeko agerraldia egingo dute gaur sei gazteek, Bergarako Irizar jauregian, 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.