Bukatzear da 15. Korrika, azkenaurreko eguna duelako gaur. Lapurdin, Gipuzkoan eta Nafarroan ibiliko da, eta bihar iritsiko da Iruñera; hantxe bukatuko da.
Lapurdin euskararen ofizialtasuna eskatu dute, Ipar Euskal Herrian euskara ofiziala ez dela-eta. Baionan irudi esanguratsua izan da, bertako alderdi politiko denek kilometroa egin dutelako elkarrekin.
Ez du eguraldi ona egin edizio honetan, euria protagonista izan dela (elurra ere bai; esaterako, atzo bertan Nafarroa iparraldean), baina berriz ere jendetza dabil.
Korrika 15
Korrikaren azkenaurreko eguna
Lapurdin euskararen ofizialtasuna eskatu dute gaur. Bihar iritsiko da Iruñera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu